Hizkuntza-praktikaren behaketa egingo dugu Korterraza laburmetrai jaialdian

Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egiten ari da Bai Euskarari Elkartea, Gasteizko Udalaren babesarekin.

Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatu du Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez, babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena da.

Oraingo honetan, Gasteizko Korterraza laburmetrai jaialdian behaketa egingo dugu. Horretarako, jaialdian parte hartuko duzuen edozein herritarren laguntza ezinbestekoa zaigu. Ekainaren 24tik 27ra ospatuko den jaialdira joatekoa bazara, eskertuko genizuke hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa beteko bazenu.