bereziak

Bai Euskarari Ziurtagiria
Merkataritza eta Ostalaritza
Saltoki eta ostalaritza puntuek erabiliko duten Bai Euskarari ziurtagiria, euskara mailaren bereizgarri gisa. Honek ere aurretik azalduriko hiru mailak hartuko ditu bere baitan.
Bai Euskarari Ziurtagiria
Sarean
On line negozioek erabiliko duten Bai Euskarari ziurtagiria, euskara mailaren bereizgarri gisa.
Ziurtagiri honek balioan jarri nahi ditu beraien
zerbitzu eta produktuak euskaraz eskaintzen dituzten denda eta webguneak. Jakin badakigu
egunerokotasunaren ehuneko altu bat Interneten bizi dugula, aisialdia eta lana digitalizatu ditugula. Hori horrela izanik, Bai Euskarari Elkarteak Interneten ere
euskaraz bizi eta lan egiteko baliabideak eta laguntza eskaini nahi ditu.
Ziurtagiri espezifiko honek bi maila izango ditu: ‘Euskararen Bidean -Sarean-‘ eta ‘Zerbitzua euskaraz -Sarean-‘; euskararen presentzia eta erabileraren arabera, bat edo beste eskuratu ahal izango dute atari digitalek. Gainera, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin aurrerapausoak emateko bidea zehaztu eta beharrezko
baliabide eta aholkularitza jaso ahal izango dute.
Euskara maila neurtzeko, bi atal nagusi hartuko dira kontuan: alde batetik, irudi korporatiboari dagokionez, webgunearen atal, informazio eta edukiak euskaraz dauden baloratuko da. Bestetik, kanpo harremanei erreparatuta, idatzizko harremanetan, ahozkoan eta komunikazioan euskara nola erabiltzen den aztertuko da.
