‘Bai’ aldizkariaren 42. zenbakia kalean da eta zuen egoitzan jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria duzuenok. Bai Euskarari Saria jaso berri duten Mendiak eta Herriak elkartea, Euskal Moneta eta PuntuEus fundazioko kideei egindako elkarrizketak aurkituko dituzue bertan. Horrez gain, elkartearen lantalde berrituaren aurkezpena, Astigarragako Udalarekin sinatutako hitzarmena, Elkarrengandik Ikasiz solasaldien 6.denboraldiaren aurrerapena eta udazkenean datorren Enpresarean Azokaren xehetasunak ere bildu ditugu, besteak beste.
