
Bai Euskarari Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, abian jarri du aurtengo Arin-Arin Lehiaketa. Bi urtean behin antolatzen den Enpresarean Azokaren baitan kokatzen den ekimen honek ekintzailetza eta berrikuntza ditu ardatz, eta 2.000 euroko sari bakarra eskainiko dio irabazleari.
Aurtengo azoka “Gidoia Berridazten: Zer kontatuko du zure enpresak bihar?” izenburupean egingo denez, lehiaketak komunikazioarekin lotura zuzena duten proiektu berritzaileak sarituko ditu.
Lehiaketaren gako nagusiak
- Nori zuzendua: ekintzaile gazteei bideratuta dago. Ez dago adin mugarik, baina proiektu asko jasoz gero, 35 urtetik beherakoen proposamenak lehenetsiko dira.
- Epea: proiektuak aurkezteko azken eguna urriak 2 izango da.
- Saria: 2.000 €-ko laguntza ekonomikoa. Horrez gain, urtebete barru irabazleei elkarrizketa bat egingo zaie Bai aldizkarian eta Enpresarean TB-n, sariaren diruarekin egindako urratsak azaltzeko.
Hautatuak izateko baldintzak
Aurkeztutako ideiek hainbat irizpide bete beharko dituzte ebaluatuak izateko:
- Komunikazioarekin lotura estua eta izaera berritzailea izatea.
- Proiektua Gipuzkoan aurrera eraman ahal izatea.
- Proiektuaren defentsa zein euskarriak euskaraz izatea (beste hizkuntza batzuk ere erabili daitezke osagarri gisa).
- Webguneko eta sareko informazio guztia euskaraz egotea.
Azken fasea: Enpresarean Azoka 2026
Izena emateko epea amaituta, epaimahaiak 5-6 proiektu onenak aukeratuko ditu. Hautatutako taldeek urriaren 21ean defendatuko dute euren ideia Hernaniko Orona Ideon, Enpresarean Azokaren egitarauaren barruan (12:30etik 13:00etara).
Parte-hartzaileek hiru minutu izango dituzte proiektua euskaraz aurkezteko. Epaimahaiak aurkezpenaren kalitatea, argitasuna, proiektuaren koherentzia eta lehiaketaren baldintzak betetzea baloratuko ditu.
Animatu parte hartzera eta ezagutarazi zure proiektua!
Hemen duzu izena emateko lotura: