Ekainaren 10ean banatuko ditugu 2026ko Bai Euskarari Sariak

Miren Marquinez, EBA SL eraikuntza-enpresako Administrazio Saileko arduraduna

Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitate saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu Bai Euskarari sarien bidez. Aurtengo ekitaldia ekainaren 10ean izango da, 13:00etan, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian, Pasaiako Udalaren laguntzarekin.

Hiru entitateri aitorpena egitearekin batera Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita eta aurten ere ekitaldi berezia antolatzeko lanetan ari gara.

Laster irekiko dugu izen-ematea; bitartean, gorde data zuen agendetan.

Entradas relacionadas