Bai Euskarari Elkarteak ziurtagiria eskuratzeko irizpideak Erreferentziazko Marko Estandarrera (EME) hurbiltzeko eta egokitzeko lan egin du.

Hemendik aurrera, Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzeko irizpideak bi ardatzen arabera bilduko dira: "Zerbitzua euskaraz" eta "Lana euskaraz".

Bai Euskarari ziurtagiria duten entitateek intranetean duten fitxa ere, EMEk zehazten dituen mailen arabera eratu da. Horrela bada, atal guztiak EME eta bere ardatzak eta mailak aintzat hartuta antolatu dira.

Hego Euskal Herria

Deskargatu Hego Euskal Herriko irizpideak PDF-an

Ipar Euskal Herria

Deskargatu Ipar Euskal Herriko irizpideak PDF-an

**Bai Euskarari Elkarteak 2023an Euskararen Erakunde Publikoarekin abiatutako lankidetza aintzat hartuta, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko irizpideetan zenbait egokitzapen probatzen ari gara.

Egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, malguago jokatuko da zenbait irizpidetan, proba bezala, gero eta entitate gehiagorengana iristeko eta euskarari espazio berriak irekitzeko helburuarekin.

Hauek dira Ipar Euskal Herrian “Zerbitzua Euskaraz” eta “Zerbitzua eta Lana Euskaraz” mailak zehazteko irizpideak. Hauetara iritsi ezean, “Bidean” maila eskuratuko dute.

 



 

> Zer da Bai Euskarari Ziurtagiria?

> Ziurtagiria eskuratzeko irizpideak

> Ziurtagiri bereziak

> Ohiko galderak