Joseba Barandiaran, economista: “Si las empresas se dan cuenta que los consumidores valoramos el servicio en euskera, reaccionarán”

joseba-barandiaran.jpg

Joseba Barandiaran es economista y colaborador habitual en diferentes medios de comunicación en Euskal Herria. En el último número de la revista 'Bai' nos ha hablado sobre el estado actual de la economía y la importancia del euskera en el ámbito laboral.

Krisia amaitu dela, ekonomiaren hazkundea datorrela, prezioak igo dira, kontsumoa ere bai, soldatak igotzeko proposamenak… Benetan hain baikorra da dena? Zer ikasi dugu krisialditik?


Krisia amaitu dela baino, hazkundea itzuli dela esan daiteke. Prezioek bilakaera berezia daramate, petrolioaren merkatzearen ondorioz baina, langabezia dagoenean egonda, ezin baikorregia izan, egoera hobetu den arren. Guztiok ikasiko genuen zerbait krisitik, amerikarrek duten esamolde mamitsu hori, adibidez, “shit happens” edo “kaka gertatzen da”.

Krisian itxitako zenbait enpresa hasi dira berriz zabaltzen. Gipuzkoan, adibidez, Fagor-Cata, Azkue Altzariak, TS Fundiciones… Industria arloa berpizten ari da?


Produkzio industriala ez da berebiziko indarrik hartzen ari oraingoz, kontsumoak eta zerbitzuek bultzatu dute batik bat hazkundea azken aldian. Baina aurrera begira, esperantza industrian eta esportazioetan jarria dago nagusiki.

Todos habremos aprendido algo de la crisis, esa frase americana, por ejemplo: "shit happens" o "la mierda ocurre".

Hala ere, badirudi pisua galdu duela industriak. CEBEKek, adibidez, esan du Bizkaian Zerbitzuei lotutako hazkundea izango dela.

Hala da. Dena den, enplegu kopuruan industriak pisu erlatiboa galtzea herrialde ia guztietan gertatzen ari den fenomenoa da. Enplegu horren produktibitatearen araberako produkzio industriala, eta beroni lotutako balio handiko zerbitzuen bilakaera dira aztertu beharrekoak.

Igarri da galdutako lanpostuak sortzen hasi direla Euskal Herrian?


Lanpostu batzuk sortu dira, baina ez dute zertan izan galdutako berberak. Eraikuntzak esaterako atzeraldi nabarmena izan du eta lanpostu horietako gehienak ez dira itzuliko.

Herritarrak ezinean, geroz eta gehiago pobrezia arriskuan, baina finantza erakundeek irabaziak dituzte urtero. Nola “irentsi” hori?


Finantza erakundeek galerak izatea kezkagarria litzateke eta egun duten berankortasuna, esanak esan, altua da oraindik. Baina krisiak utzi dizkigun arazo latzenak langabezia eta errenta banaketa ezberdinago bat dira, zalantzarik gabe.

Las decisiones económicas del día a día son nuestras: el agua del grifo, la electricidad, el desayuno, la ropa, la escuela, los libros, el trabajo...

Ekonomia ulertzen zail egiten zaigu herritar edo kontsumitzaileoi (euriborra, burtsa…), baina egunero eragiten diguten erabaki “ekonomikoak” hartzen dituzte etengabe politikariek, finantza erakundeek, sindikatuek… Batzuetan ekonomia politika ere bada. Zaila da ekonomiaren “marra” zehaztea?


Ez hain zaila. Baina gure egunerokoan, erabaki ekonomiko gehienak geuk hartzen ditugu: txorrotako ura, argindarra, gosaria, jantziak, eskola, liburuak, lana… erabaki ekonomikoak eta politikoak dira, oro har. Besterik da joko zelaia hein handi batean zehaztua egotea, baina ekonomia gizarteak egiten du, bere osotasunean.  

Euskarari ere “marra” jartzen diogu askotan kulturari lotuz, baina euskarak ekonomia eta lan mundua ere bustitzen ditu. Euskararen normalizazioa etorriko da lan munduaren normalizazioarekin batera.


Euskararena ere jarrera politiko bat da, lehenik norberarena eta, ondoren, kolektiboa. Enpresek sumatzen badute kontsumitzaile gisa euskarazko zerbitzua balioesten dugula, erreakzionatuko dute. Eta berdin beste edozein alorretan.  

Joseba Barandiaran ekonomialariari elkarrizketa

La del euskera es también una actitud política, primero personal y a continuación, colectiva.

Euskaraz aritzen zara ekonomiaren inguruko analisiak egiten. Zein ekarpen egin dizu euskaraz aritzeak?


Niretzat euskaraz egitea da naturala. Alde horretatik, euskaraz egiteak ez dit berebiziko ekarpenik egin, ez bada nire hizkuntzan jardutea… Ekonomia analisiak jendeak ulertu ditzake eta ulertzen ditu. Hizkuntzaz harago, terminologiaz harago, edonork ulertzeko moduko zerbaitez ari gara.

Lan munduan euskara herren dago oraindik, baina hizkuntzak modu egokian kudeatzea garrantzitsua da enpresentzat. Johan Haggman Europako Batasuneko Eleaniztasunerako koordinazio taldeko Policy Officerrak esana da: “eleaniztasunik gabe, merkatuak ez du funtzionatuko. Nahi duzuna eros dezakezu ingelesez, baina eroslearen hizkuntzan soilik saldu ahalko duzu”. Zein iritzi duzu honen inguruan?


Gizakion ezaugarri eta tresna funtsezkoetako bat dira hizkuntzak. Horiek kontuan hartu gabe saldu nahi izatea zaila da. Ingelesak badu lingua franca izaera gaur egun, gure inguruko erdarek ere bai, hein batean. Baina gure harremanetarako hizkuntza arrunta kontuan hartuko du salerosketarako aldagai gisa ere.

Los idiomas son características y herramientas indispensables de los humanos. Es difícil vender sin contar con ellos.

Gazteek euskaraz egiten dituzte ikasketak, baina kateak ez du jarraipenik lan mundura iristerakoan.


Eskolako patiora iristean jarraipenik badu, gaitz erdi. Joxerra Gartziaren artikulu labur batek eman zidan zer pentsatua, honetaz, duela gutxi: Gazteak Euskadi galdu zuenekoa.

Bai Euskarari Ziurtagiriak laguntzen du euskaraz zerbitzua ematen dutenak identifikatzen eta entitateei balio erantsia ematen die. Zein garrantzia dute ekonomia arloan Bai Euskarari Ziurtagiria moduko proiektuek?   


Kontsumitzaile eta enpresei seinale bat, informazio bat, marka bat adierazten zaie horrelakoekin. Plus bat da askorentzat. Eta euskahaldunei dagokie produktu eta zerbitzu horiek lehenestea.

Enpresen arteko elkarlana beti izan da garrantzitsua, baina krisiarekin badirudi elkarlanaren garrantzia handitu dela. Ikuspegi horretan krisiaren ondorioz elkarlanaren aukerak handitu dira?


Krisiak akaso beharrak handituko zituen, baina elkarlanerako bi aldagai nagusi ikusten ditut: aldeen borondatea eta teknologia; nahi izatea eta ahal izatea.

Elkarlan horretan ere berebiziko garrantzia du hizkuntzak. Ziurtagiriaren Elkartearen Enpresarean ekimenak, adibidez, euskaraz lan egin edo zerbitzua eskaintzen duten enpresen arteko elkarlana sustatu nahi du. Nola baloratzen dituzu horrelako ekimenak?


Informazioa hedatzeko erraztasunak hainbeste handitu diren honetan, teknologiari esker, guztia da errazagoa borondatea egonda. Dena den, hizkuntza helburu baino, tresna gisa ulertu behar dugu.

Ziurtagiriaren Elkarteak badu beste proiektu bat ere lan mundurako: Lansarean lan-ataria. Horren bidez enpresek euskaraz kudeatu ahal dituzte langileak aukeratzeko prozedurak. Horrelako erreminta bat euskaraz izateari zein balio ematen diozu?


Sinesgarritasunarena. Askotan egiten dira lan elkarrizketak hizkuntza batean eta, ondoren, hizkuntza frogak. Zerikusirik ez balute bezala edo, txertatutako gehigarri gisa.

Joseba Barandiaran ekonomialariari elkarrizketa

Sé miembro de la comunidad Bai Euskarari

Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.

Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.

Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.

Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).

HAZTE MIEMBRO DE LA COMUNIDAD BAI EUSKARARI


Hacer comentario