Veinte años impulsando la sociedad y la economía

bai-euskarari-ziurtagiria20urte.png

( Reportaje publicado en Berria )

Hogei urte bete ditu Bai Euskarari ziurtagiriak. Euskararen alorrean urratsak egiteko tresna bihurtu da 1.300 entitate baino gehiagorentzat. Haren eragiteko gaitasuna nabarmendu dute.

 

Ekainaren 13a zen, 2000. urtea. Orduantxe banatu ziren lehen Bai Euskarari ziurtagiriak, Donostiako Miramon Teknologia Elkartegian egindako ekitaldi batean. 231 entitatek hartu zuten arlo sozioekonomikoan euskarari bai esateko konpromisoa. Hogei urte joan dira ordutik, eta, gaur egun, Euskal Herri osoko 1.300 entitate baino gehiagok dute ziurtagiria. Rober Gutierrez Bai Euskarari elkarteko zuzendariaren esanetan, pozik egoteko modukoa da orain arte osatutako ibilbidea, sortutako proiektuengatik, baina, batez ere, zigiluak «eragin» duenagatik.

Gogoratu du helburua beti izan dela era guztietako entitateei bidea erakustea, hau da, akuilu lana egitea. «Eragin dugu, lortu dugulako enpresek eta administrazioek ere arlo sozioekonomikoari begirako proiektuak abiatzea. Hainbat ekimen ez ziren sortuko aurretik Bai Euskarari existitu izan ez balitz». Proiektuaren arrakastaren gakoetako bat «elkarlana» izan dela azaldu du. «Guk beti sinetsi izan dugu horretan». Era berean, horixe izan da zailtasun nagusietako bat. «Kosta egin da zenbait administraziorekin elkarlana bideratzea, nahiz eta momentu honetan egoera aldatzen ari den. Alde horretatik ere itxaropentsu gaude geroari begira».

Tresna bat da Bai Euskarari ziurtagiria, euskararen arloan urratsak egiten ari diren enpresak identifikatzeko, beren lana aitortzeko, gizarteratzeko eta urratsak egiten laguntzeko balio duen tresna bat. Izan ere, Gutierrezen esanetan, entitateak normalean ez dira hizkuntzak kudeatzera ohituta egoten.

Ziurtagiriaz gain, euskara arlo soziekonomikoan indartzeko beste hainbat proiektu ere baditu Bai Euskarari elkarteak

Ziurtagiriaren bidez, marko bat proposatzen diete, irizpide batzuk, eta laguntzen zaie beren egoeraren diagnosia egiten eta helburuak proposatzen. Nabarmendu du zigilua ez dela gauza estatiko bat. «Gure helburua ez da momentu bateko argazkia ateratzea eta argazki horrekin konformatzea».

Hain zuzen ere, Bai Euskararik urtero egiten du ziurtagiria dutenen azterketa bat, eta, Gutierrezen ustez, gainean egoten direlako dira urratsak eraginkorragoak. Jarraipen horietan, entitate batzuek zigilua galdu izan dute, edo mailaz jaitsi izan dira, esate baterako, langileen artean aldaketak izan direlako eta jada ez direlako zerbitzuren bat euskaraz emateko gai, baina ez da ohikoena izaten.

Elkarte propiora

Kontseiluak sortu zuen Bai Euskarari ziurtagiria, eta 2007ra arte haren barruan funtzionatu zuen. Alabaina, proiektua asko handitzen ari zen; era berean, iruditu zitzaien alor sozioekonomikoan euskara sustatzea ez zegokiola euskalgintzari bakarrik; alegia, beste eragile batzuk ere inplikatu behar zirela. Hala, Kontseilutik ateratzeko eta erakunde berri bat sortzeko urratsa egin zuten urte hartan. Bi baldintza jarri zituzten: euskalgintzatik aparteko beste eragile batzuk ere inplikatzea, hala nola enpresak, sindikatuak eta administrazioa, eta proiektua bideragarria izatea ekonomikoki.

Hasierako urteetan, 2010era arte, elkarteak ziurtagiriarekin bakarrik lan egin zuen, proiektua sendotu ahal izateko. Gero, ordea, beste egitasmo batzuei ere heldu zien. Orain, 2020-2022 plan estrategikoa dute martxan. Zuzendariak esan du bolada interesgarria bizi duela elkarteak, besteak beste jende berria sartu delako lantaldean. «Eragiten jarraitzea» dute helburu nagusi, arlo sozioekonomikoko espazioak euskaraz betetzeko; «kasu honetan, gainera, eragiteko lan hori egin nahi dugu komunitatea sustatuz eta tresna baliabide eta proiektu berritzaileak sortuz eta partekatuz».

Argi dute Bai Euskarari ziurtagiria dela elkartearen proiektu nagusia, elkartearen sorrera ere hortik etorri zelako. Horregatik, plan estrategikoan ere atal oso bat ziurtagiriari begirakoa da. Arlo sozioekonomikoan aritzen diren entitateak eta espazioak aktibatzea da beste erronketako bat. Eta, helburu horri lotuta, aktibazio horretan lagunduko duten proiektuak sortzen ere ari da Bai Euskarari elkartea. Besteak beste, hauek: Enpresarean, enpresa eta profesionalen sarea; Lansarean euskara hutsezko lan ataria; Arabarako Lanabes proiektua; eta Euskaragileak enpresen batzordea.

Plan estrategikoan finkatutako beste puntuetako bat da Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko saretzea sustatzeko ahalegina egitea, eta proiektu zehatz bat dute horretarako, «momenturen batean ahaztuta izan baititugu Iparraldeko eragileak». Baikor dago Gutierrez. «Aukera ugari ikusten dugu Bai Euskarariren proiektua are handiagoa izateko etorkizun hurbil batean».




 

Sé miembro de la comunidad Bai Euskarari

Tú también puedes contribuir a reforzar nuestro proyecto siendo miembro de la comunidad Bai Euskarari: Bai Euskarari Laguna.

Bai Euskarari Elkartea está incidiendo en aumentar el uso del euskera en el mundo laboral, en toda Euskal Herria. Comenzamos nuestra andadura con el Certificado Bai Euskarari y estamos poniendo a vuestra disposición todos estos proyectos para trabajar de forma cómoda en euskera: el portal de trabajo Lansarean, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etc.

Nuestro proyecto es viable, sobre todo, gracias a la aportación de las entidades de la comunidad que cuentan con el certificado Bai Euskarari. Tú también puedes apoyar nuestro proyecto haciéndote miembro de la comunidad Bai Euskarari.

Además, la Bai Euskarari Elkartea ha recibido la declaración de mecenazgo preferente por parte de la Diputación Foral de Gipuzkoa, por lo que os aplicarán beneficios fiscales por la aportación realizada (deducción del 18% para las empresas y del 30% para los particulares).

HAZTE MIEMBRO DE LA COMUNIDAD BAI EUSKARARI


Hacer comentario