Bai Euskarari Ziurtagiria – Merkataritza eta Ostalaritza

Saltoki eta ostalaritza puntuek erabiliko duten Bai Euskarari ziurtagiria, euskara mailaren bereizgarri gisa. Honek ere aurretik azalduriko hiru mailak hartuko ditu bere baitan.

Bai Euskarari Ziurtagiria – Sarean


       

On line negozioek erabiliko duten Bai Euskarari ziurtagiria, euskara mailaren bereizgarri gisa.

Ziurtagiri honek balioan jarri nahi ditu beraien zerbitzu eta produktuak euskaraz eskaintzen dituzten denda eta webguneak. Jakin badakigu egunerokotasunaren ehuneko altu bat Interneten bizi dugula, aisialdia eta lana digitalizatu ditugula. Hori horrela izanik, Bai Euskarari Elkarteak Interneten ere euskaraz bizi eta lan egiteko baliabideak eta laguntza eskaini nahi ditu.

Ziurtagiri espezifiko honek bi maila izango ditu: 'Euskararen Bidean -Sarean-' eta 'Zerbitzua euskaraz -Sarean-'; euskararen presentzia eta erabileraren arabera, bat edo beste eskuratu ahal izango dute atari digitalek. Gainera, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin aurrerapausoak emateko bidea zehaztu eta beharrezko baliabide eta aholkularitza jaso ahal izango dute.

Euskara maila neurtzeko, bi atal nagusi hartuko dira kontuan: alde batetik, irudi korporatiboari dagokionez, webgunearen atal, informazio eta edukiak euskaraz dauden baloratuko da. Bestetik, kanpo harremanei erreparatuta, idatzizko harremanetan, ahozkoan eta komunikazioan euskara nola erabiltzen den aztertuko da.


> Zer da Bai Euskarari Ziurtagiria?

> Ziurtagiria eskuratzeko irizpideak

> Ziurtagiri bereziak

> Ohiko galderak