2024ko ekitaldian euskararen erabilera sustatzen duten merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, enpresa buru indibidualei eta profesionalei.
Amaiera data: 2024/03/15
2024ko ekitaldian euskararen erabilera sustatu, zabaldu edo normalizatzeko jarduerak egiten dituzten udalei, udal erakunde autonomoei eta mankomunitateei dirulaguntzak.
Amaiera data: 2024/02/12
2024ko ekitaldian euskara ingurune digitalean egon dadin ekoizkinak egiten dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei, enpresaburu indibidualei eta profesionalei dirulaguntzak.
Amaiera data: 2024/02/12
Merkataritza-sozietate, kooperatiba-sozietate, banakako enpresaburu, profesional eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoentzat dirulaguntzak baldin eta 2024ko ekitaldian euskarazko aldizkariak argitaratzen dituzten.
Amaiera data: 2024/02/12
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).