Euskara eta euskal kultura interneten .EUS domeinua

ICANN erakundeak Singapur-en burutu zuen bere 41. batzarrean  2012ko urtarrilean lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera zabalduko duela jakinarazi zuen. Erabaki honek ICANN-ek interneteko domeinuak liberalizatuko dituela suposatzen du. Hau da, domeinu orokor berriak eskatzeko aukera ez ezik, domeinu propioa eskatu ahal izango dute enpresek, hiriek, erakundeek… eta bide batez bidea irekiko die hizkuntza eta idazkera guztiei. Erabaki honen harira Puntu Eus Elkartetik diotenez .EUS domeinua eskatuko dute urte honen hasierarekin. Eskaera honek onarpena bermatzen ez duen arren, oso aurrerapauso garrantzitsua dela esan genezake eta ebaluazio fase osoaren ondoren, 2013 urtea martxan egongo den .EUS domeinuarekin hasiko dugula espero dute Puntu Eus elkartetik. Ea proiektu eta eskaera hauek bete eta behingoz egiaztatzen diren.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin