2012ko ebaluazioak martxan
Bai Euskarari ziurtagiriaren elkarteak martxan ditu 2012ko ebaluazioak. Ziurtagiria eskuratzen duten erakundeei urtero egiten diegu ebaluazioa. Bertan urtean zehar eman dituzten pausuak aztertzen ditugu eta hurrengo urterako emango dituztenak planifikatu.
Kasu batzuetan erakundeek jadanik eman dituzten pausuak baino gehiago emateko zailtasunak dituzte, hauekin zer egin? Beti saiatzen gara orain arte egin gabekoa egitera animatzen baina gutxienez orain arte egin dutena mantentzeko konpromisoa eskatzen diegu.
Kasu askotan ziurtagiria ez balute erakunde askok ez lituzkete gauzak euskaraz edo elebitan egingo. Nahiz eta dokumentu bat aspaldi aldatu, berriak sortzerako orduan edo sortutako hori erabiltzerako garaian euskaraz egin behar dutela ahaztu egiten zaie. Badirudi batzuei eguneroko lanean euskara normaltasunez erabiltzea zaila egiten zaiela. Ziurtagiriak horretarako ere balio du, eguneroko lanean euskara buruan izateko.
Honegatik garrantzitsua iruditzen zaigu ebaluazioak urtero egitea. Batzuetan pausu nabarmenak egon ez arren ziurtagiria izateak euskararen erabileran laguntzen duelako. Eragile batzuk ebaluazioa urtero egitea ez dute beharrezkoa ikusten beraien ustez ez dutelako aurrerapen nabarmenik eman, baina onartzen dute ziurtagiriarekin gauzak euskaraz ere egin behar direla gogoratzen dutela. Ziurtagiria ez balute ziurrenik arintasun handiagoz jokatuko lukete.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin