Galiziako A Mesa pola Normalización Lingüística izan dugu Euskal Herrian hiru egunez, euskararen alde egiten duten erakundeekin hizkuntzaren normalizazioaren inguruko topaketak egiteko.
Bai Euskarari Elkarteko zuzendaria, Rober Gutiérrez, Marcos Maceirarekin, lehendakariarekin eta Mónica Pazosekin, idazkari nagusiarekin, izan da elkar ezagutu, euskaren normalkuntza prozesuari buruz eztabaidatzeko eta arlo profesionalean euskararen egoerari buruz iritzi eta aukera berriak partekatzeko.
A Mesak, Abertos Ao Galego sortu zuen Bai Euskarari Ziurtagirian oinarriturik, maila ezberdinetan, establezimienduek, entitateek eta enpresek galiziarraren normalkuntzarako emandako pausoak aitortzeko.
Gainera, Kontseilua eta Behatokiako ordezkariekin egon dira, euskararen lurralde ezberdinen errealitatea ezagutzeko eta elkarteetatik bultzatzen diren ekimenen berri izateko.
Marcos Maceira lehendakariak azaldu duenez, "aniztasun linguistikoa sustatzeko sinergiak egin eta ezagutza partekatu genuen topaketan".
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin