Bai Euskarari Ziurtagiria jasoko dute Barañaingo 37 entitatek gaur iluntzeko banaketa ekitaldian
Beren eguneroko lan jardueran euskara berreskuratzeko eta sustatzeko neurriak hartzen ari diren Barañaingo 37 entitateek Bai Euskarari Ziurtagiria jasoko dute gaur iluntzerako iragarrita dagoen banaketa ekitaldian. Hitzordua 20:15ean izango da Udaleko erabilera anitzeko aretoan.
Sei urte dira Bai Euskarari Akordioa Barañainen martxan jarri zenetik eta urtero hutsik egin gabe errepikatu den ekitaldi honen bidez, euskararen alde lanean ari diren guztiei errekonozimendu publikoa adierazi nahi zaie.
Elkartuko diren entitateetako ordezkariekin eta Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariarekin batera, bertan izango dira José Antonio Mendive (UPN) alkatea eta beste alderdietako udal ordezkariak egitasmoari beren babes instituzionala adierazteko. Horren harira, Barañaingo
Bildu,
NaBai eta
Izquierda-Ezkerra alderdiek bat egin dute aurten egitasmoarekin eta lehen aldiz jasoko dute Bai Euskarari Ziurtagiria.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin