Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria elkarrizketatu dute Euskalerria Irratian

Joan den ostiralean, hilak 25, Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa publikoa egin genuen Barañaingo udaletxean. Urtero bezala, ekitaldi jendetsua eta polita izan zen eta udalerriko 34 entitatek berretsi zuten euskararekin duten konpromisoa. Horren harira, egun berean goizez, Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketa dago entzungai ondorengo loturan: http://www.baieuskarari.org/?op=3&show=9&id=122

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin