Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak euskararen alde egiten ari den lana aipagarrri da.  2010 urtean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua Euskaraz maila lortu zuen elkargo honek, esate baterako, 1990 urtetik hona karrera amaierako proiektuak euskaraz aurkezten dituzten ikasleei, hainbat diru-laguntza eta urte beteko bazkidetza doan eskaintzen dizkie. Laguntza hauen truke, proiektuan erabilitako euskarazko hitz teknikoen hiztegi ordenatua atxikitzea eskatzen zaio ikasleari,  Elkargoak aspalditik prestatzen dabilen ingeniaritza arloko euskarazko hiztegi terminologikoa osatu ahal izateko. Hiztegi honek dagoeneko hainbat ale ditu eta Elkargoaren helburua etengabe eguneratzearena da, ingeniaritza arloan sortzen diren hitz berri jaso, sistematizatu eta gai honetan interesatuta daogenedonori eskaintzeko. Mazarredotik 34

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin