Ingurumena ikuspuntu urbano batetik
Cristina Enea Fundazioak ingurumen eta jasangarritasun baloreen kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren alde lanean dihardu Donostian. Horretarako hiru tresna baliatzen ditu:
Ingurumen Baliabideen Etxea,
Jasangarritasunaren Behatokia eta
Urgull mendiko Natur-txokoa. Eta 2012tik aurrera,
abiaraziko dute.
Iker Aranburu Fundazioko komunikazio arduradunak azaldu dizkigu erreminta bakoitzaren ezaugarriak. Ingurumen Baliabide Zentroa “Fundazioko gune neuralgikoa da, oinarria. Bertatik jasangarritasun orokorraren aldeko norabide-aldaketa sustatu nahi dugu”, esan du.
Jasangarritasun Behatokitik Donostiako ingurumen adierazleak neurtu eta “hiriko jasangarritasuna kudeatzeko ahalegina egiten dugu, eta urtero-urtero jasangarritasun txostena argitaratzen dugu”.
Urgul mendiko Natur-txokoa haur eta gazteei bideratutako gunea da. Udan zabaltzen da soilik, eta bertan tailerrak eta eskulanak antolatzen dituzte “bisitan datozen gazteak ingurumen eta jasangarritasun baloreetan hezteko helburuarekin”.
Eta datorren urtetik aurrera, orain arteko eskaintza Uliako Natur Interpretazio gunearekin osatuko dute. Ibilbideak, panel informatiboak, Interpretazio zentroko erakusketak, bisita gidatuak… “bertako ugaztunak eta hegaztiak herritarrei gerturatzeko helburuarekin”.
Helburuko xedea definituta
Iker Aranbarri komunikazio arduradunak xede taldeak definitzerakoan, hiru talde bereizi ditu: ikasleak, “hezkuntza eskaintza zabala daukagu, Haur Hezkuntzatik hasi eta Masterrak emateraino”; hiritar soilak, “hitzaldiak, erakusketak, irteerak eta abar antolatzen ditugu beraientzat”, eta azkenik, profil teknikoko langileak, “zaku honetan ingurumenaren eta jasangarritasunaren esparruan aritzen diren langileak sartzen ditugu”.
Eta argi utzi nahi izan du, Cristina Enea Fundaziotik ingurumenaren eta jasangarritasunaren baloreak transmititzeko ahalegina egiten dutela, “baina beti ere ikuspuntu urbano batetik. Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak mugatuak dira, eta horiek ahalik eta hobekien kudeatu behar ditugu, eta gure kasuan, kudeaketa hori nola egin bideratu behar dugu”. Zentzu horretan, Cristina Enean dagoen Kontsumo arduratsuaren gela erakusketa iraunkorra bisitatzera animatu ditu gure irakurleak.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin