Aintzin-iritzien gainetik pasatuz....

Pertsona oro, aitzin iritziz beteak gira, gure lana egiterako orduan, pertsona batekin harremanetan jartzeko orduan etb…. Hainbat eta hainbat adibide ditugu gure inguruan. Askotan gainera,  iritzi horiek gure lanean ere, arrastaka ibiltzera bideratzen gaituzte. Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartearen eguneroko lanean ere hori gertatzen zaigu, bereziki hedapena lantzen dugunean: “herri horretan hedatzea oso zaila da, turistikoa eta guztiz frantsestua den herria da”….. esan ohi dugu. Eta bai! hori da Lapurdi kostako errealitatea. Momentu honetan bereziki hori gertatzen ari zait. Donibane Lohizunen Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedapena lantzen ari naiz. Donibane Lohizune 14 000 inguruko biztanleria, kostan kokatua, oso turistikoa, komertzio txiki asko…. Horrela gainetik, pentsa dezakegu donibandarrek ez dutela euskararen loturarik eta oso zaila izanen zaigula herri horretan lana egitea, baina asteak pasa arau, errealitatea ezberdina dela konturatzen naiz. Lehen esan bezala, Donibanen Lohizunen nabil, komertzioz komertzio Bai Euskarari Ziurtagiria proposatzen. Hasieratik harrera oso ona ukan dut. Komertxante anitzek nahiz eta euskara ez jakin euskararekiko lotura erakusten dute. Anitzek esaten didate “nire gurasoek badakite baina nik ez du ikasi, ze pena!”. Ingurugiro turistiko eta erdaldun horretan euskaltzale asko atxematen ditugu. Komertxanteek badakite herria turistikoa dela eta azkenean lege guzietan bezala kontsumitzaileak duela erabakitzen. Hor dago koska: Donibane Lohizunen, bereziki udan, Frantziatik heldu diren atzerritarrez josten da eta beraz komertzioen eta komertxanteen eguneroko jarduna  frantsesez egiten da. Baina eta urtean zehar egoten diren donibandarrak zer? Horiek geroz eta gehiago nahi dute haien hizkuntza babestu eta ezagutua izan dadin. Komertxantak horretaz ere jabetzen hasi dira eta Donibanen Lohizunen gehiago dira euskara bermatu nahi dutenak eta euskararen presentzia areagotu nahi dutenak herriko seinaletikan edo bizitza sozialean. Horregatik, uste dut Bai Euskarari Ziurtagiria proiektu interesgarria dela eta Donibanen ere bere fruituak ekarriko dituela.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin