"Euskaraz bizi nahi dut" film laburren lehiaketa, hilaren 26an

Kontseiluak bigarren urtez antolatu du "Euskaraz bizi nahi dut" film laburren lehiaketa. Bigarren edizio honetan Donostiako Zinemaldiarekin eta Hendaiako Film Festibalarekin elkarlanean. Datorren ostegunean, irailak 26, 19:30ean Kutxaren Andia aretoan Donostiako Zinemaldiaren baitan lehiaketaren proiekzioa egingo da. Bertaratzeko gonbidapenak kontseilua@kontseilua.org helbidean eskura ditzakezue.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin