Paul Liceaga: “Gazteen lehenengo aukera euren proiektua sortzea izan beharko litzateke”

ENPRESAREAN AZOKA - ELKARRIZKETAK I

PaulLiceaga_ADEGI.jpg

 

PAUL LICEAGA

ADEGI - Zuzendaria

Herrialde egokia da Euskal Herria ekintzaileentzat?

Indar eztabaidaezinak dituen lurraldea da: tradizio industriala, lehiakorrak diren enpresak, zentro zientifikokoen / teknologikoen sare indartsua eta enpresa berriak sortzeko bideratua dagoen egitura publiko zabala dugu. Baina ahulezia argiak ere badaude: mundu mailan eragitea helburua duten ekintzaileek beren gain hartutako enpresa-proiektuak sortzeko bokazio txikia dago (GEM txostenak baieztatuta)

Zein dira ekintzailetza sustatzeko eredu egokienak?

Zerbait berria sortzeko eta gizartean, bere lanarekin, eragin positiboa eragiteko prest dagoen edozein eredu: berrikuntza arloan aukerak ikusteko eta gure enpresa-egitura eta balio-katea indartzeko gai diren, munduan hobeto posizionatzen gaituzten eta, batez ere, hemen bizi garenon bizitza hobetu eta enpleguak sortzen dituzten ereduak.

Zer da ekintzaile izatea? Zein da haien DNA?

Aurrera egin eta pertsonen bizitza hobetzeko beren kabuz zerbait sortzeko ametsa eta erabakitasuna duten pertsonak dira. Oro har, ezaugarri hauek dituzte: jakin-nahia, prestutasuna, sormena, konformismo eza eta moldagarritasuna zailtasunen aurrean.

Zein dira gure herriko ekintzaileen etorkizuneko erronkak?

“Ekintzailetzaren ekosistema” izeneko aitorpena lortzeko beharrezko merituak egitea; horren arabera, gazteen lehenengo aukera euren enpresa-proiektua sortzea izan beharko litzateke. Merkatura iristeko aukerak garatu eta inkubatu ahal izateko zientzia- eta ikerketa-zentroak izatea, lankidetzak eta sinergiak ezartzeko lehendik dauden enpresekin loturak bilatzea eta talentu hori guztia lotu eta sustatu ahal izateko azpiegitura eta gune onak izatea. Azkenik, funtsezkoak dira kapitala eta mentoreen sarea. Hori ondo eginez gero, nazioarteko talentua lortzeko lurralde erakargarria izango ginateke. Horixe da gakoa, hain zuzen ere: herrialde eta hiri aurreratu guztiak lehian ari diren tokian posizionamendua lortzea.

 

Hona hemen, Paul Liceaga Enpresarean Azokan parte harturiko solasaldiaren bideoa. Laster, Beñat Irasuegi, Nagore Ardanza eta Mikel Orobengoaren hitzak. Ez galdu!

 
 
 
 

Aldizkari osoa hemen irakur dezakezu: ikus aldizkaria.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin