Bai Euskarari ziurtagiria dutenentzako diru laguntzak Bortzirietako Euskara Mankomunitatetik

bortzirieta-baieuskarari-2.jpg

Urtero bezala, mankomunitateak diru laguntza emanen die Bai Euskarari ziurtagiria duten eragileei. Laguntza hori lortzeko, ziurtagiria duten eragileek eskaera orria bete behar dute, eta Bai Euskarari Elkarteari 2017an ordaindu dioten fakturaren kopiarekin eta ordainagariarekin batera, mankomunitatera eraman edo bidali behar dute (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea. Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza. 948634125 / euskara@bortziriak.eus).

Aurten Bortzirietako 59 eragilek berritu dituzte beren konpromisoak. Horiek guztiek egin dezakete eskaera, eta horretarako epea 2017ko irailaren 1etik 30era bitartean izanen da. Gainerako xehetasunak eta eskaera egiteko orria beheko dokumentu hauetan daude:

Deialdiaren oinarriak:

Bai Euskarari diru laguntza deialdia 2017

Eskaera orria:

Eskaera orria 2017


Iturria: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin