EGAMASTER - Iñaki eta Aner Garmendia anaien Enpresarean Foroa digitala izango da

Enpresarean-Foroa_Egamaster-digital.jpg

Ostegunean, urriaren 19an Artium Museoan ospatu behar zen Enpresarean Foroa, Iñaki eta Aner Garmendiarekin, publikorik gabeko foro digitala izatera pasako da. EGAMASTER eko anaiak lantegian bertan elkartuko ditugu enpresaren oinarriei buruz hitz egiteko: berrikuntza, internazionalizazioa, bezeroarenganako orientzazioa edo-eta giza baliabideak izango dituzte hizpide, besteak beste.

EGAMASTERek Bai Euskarari Ziurtagiria du eta Anerrek Lazarraga Saria jaso zuen 2014. urtean. Euskaraz irudikatzen dute merkatua eta mundu mailan tokiko hizkuntzaren sustapenaren balioaren inguruan hausnartuko dute.

Datorren astean zehar zabalduko da Enpresarean Foro digitala: Enpresarean, Bai Euskarari Elkartea eta Lanabes egitasmoaren kanalen bidez.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin