QR kodeak
Informazio-Erantzun Azkarra Kodea edo QR kodea (ingelesetik
Quick Response Barcode ), Japonian sortu zen orain dela urte batzuk produktuek daramaten betiko kode barraren alternatiba bezala.
Kode barrarekin produktuak zenbaki luze batez bereizten diren bitartean, QRak produktu eta zerbitzuen informazio zehatza eta hauen ezaugarriak ezagutzeko aukera ematen digu era eraginkor eta azkar batean.
Sistema honekin, edozeinek bere informazio pertsonala zein korporatiboa duen aurkezpen txartel digitala egin dezake.
QR kodeak irakurri ahal izateko
Barcode Scanner (Android),
I-ningma (iPhone) edota
Beetagg (Blackberry) programak deskargatu eta instalatu behar dira smartphonean.
Hona hemen QR kode bat sortzeko jarraitu behar diren urratsak:
- Kaywa.com webgunean klikatu.
- Zure QR an ze nolako edukia sartu nahi duzun aukeratu: webgune baten helbidea, testuren bat, telefono zenbakiren bat, edo mezu labur bat.
- Informazioa azpiko testu koadroan sartu eta sortu botoian klikatu.
- Listo! Zure QR kodea prest duzu nahi duzun euskarrietan txertatzeko.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin