Ibilaldiko abestia: Basaki taldearen Maiatzean meatzean

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Trapagarango Itxaropena ikastolak badu Ibilaldirako bere doinua. Itxaropena ikastolako bi ikasle ohik parte hartu dute: Ion Barrokalek hitzak jarri ditu, eta Jon Kortegosok, aldiz, bideoa egin du. Basaki taldeak sortutako abestiaren izena "Maiatzean meatzean" da, Ibilaldiari eta Trapagarango meatzei omenaldia eginez; bideoan Itxaropena ikastolako haurrak eta Ibiltxo izakia ageri dira:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin