Izarte Komunikazio Agentzia, Uztaritzetik, eta Meatze Centro de Enseñanzas Profesionales, Barakaldotik, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu dute. Zorionak eta ongi etorri komunitatera!
Meatzek "Bidean maila" lortu du, euskararen normalizaziorako neurriak hartzen eta garatzen dituenaren egiaztagarria. Erakundeak pertsona eta enpresen formazio beharrei erantzuteko lan egiten du eta, horretarako, eskarmentu handiko profesional eta irakasleak eskaintzen ditu. Euskara txertatzeko lanean dabil Meatzeko taldea, zerbitzuari balio erantsia gehitzeko helburuarekin.
Izarte Komunikazio Agentziak "Zerbitzua euskaraz" maila eskuratu du, zerbitzua euskaraz eskaintzen dutela bermatzen duenak. Agentziak mota guztietako enpresa, produktu, profesional edo elkarteei irudi moderno eta profesional bat eskaintzea du helburu. Publizitate eta komunikazioan urte askotako esperientziarekin garrantzia handia ematen zaio zerbitzua euskaraz eskaintzeari.
Zorionak bi ziurtagiridun berriei eta jarraitu euskararen bidean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen laguntzarekin euskara txertatzeko aurrerapausoak ematen.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin