Amurrioko Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hitzarmena sinatuko dute bihar arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko

Amurrioko Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatuko dute bihar goizean, 10:30ean udaletxeko pleno aretoan, bien arteko lankidetza publiko eginez. Josune Irabien alkateak eta Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak sinatuko duten akordioak arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzea du helburu. Hitzarmen ekitaldira Ziurtagiria daukaten Amurrioko eragileak ere bertaratuko dira. Gaur egun 38 dira Bai Euskarari Ziurtagiria duten Amurrioko entitateak. Horien artean seik “Zerbitzua eta Lana Euskaraz” maila gorena  dute; beste zazpik “Zerbitzua Euskaraz” maila eta gainontzeko hogeita bostek “Euskararen Bidean” maila.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin