Azkoitiko La Guipuzcoana Autobusak enpresak eskura jaso du Bai Euskarari Ziurtagiria
Autobuses La Guipuzcoana enpresako Jose Luis eta Ane Iraeta anai-arrebek esker onez hartu dute hizkuntzaren kudeaketan egiten duten lana kreditatzen duen egiaztagiria eta euren enpresan euskararen erabilera areagotzen jarraitzeko urratsak ematen jarraituko dutela berretsi zuten. Azkoitiko enpresak Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu du.
Egoitza nagusia Azkoitian duen enpresak errepide bidezko bidaiarien garraioan jarduten du. Bere jarduera nagusiak ondorengo hauek dira:
- Errepide bidezko bidaiarien garraio publikorako linea erregularrak (Azkoitia-Donostia, Azkoitia-Zarautz eta Azkoitia-Tolosa)
- Eskola-umeen eta enpresa-langileen garraiorako zerbitzuak
- Errepide bidezko bidaiarientzako autobus-zerbitzu berezial erkidego, nazio eta Europa mailan
Argazkian, ezkerretik eskuinera, Jose Luis Iraeta enpresako ordezkaria, Agurtzane Epelde Azkoitiko Udaleko euskara zinegotzia, Ane Iraeta eta Arkaitz Illarramendi Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin