Malerrekako 40 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria jasoko dute ostiralean Donezteben egingo den banaketa ekitaldian

Iaz martxan jarritako egitasmoari jarraipena emanaz, Bai Euskarari Ziurtagirien bigarren banaketa ekitaldia egingo da ostiralean Donezteben, Malerrekako Euskara Mankomunitatearen egoitzan. Guztira, eskualdeko 40 enpresek, komertzioek eta era guztietako entitateek jasoko dute Ziurtagiria. Bilduko diren entitateetako ordezkariekin batera eta egitasmoari beren babesa adierazteko, bertan izango dira Alberto San Miguel Malerrekako Mankomunitatearen Lehendakaria eta Patxi Mariezkurrena Malerrekako Euskara Batzordeko burua. Aldi berean, Malerrekako Euskara Mankomunitateak argitaratu eta etxez etxe banatuko duen Bai Euskarari Ziurtagiridunen Gida aurkeztuko da ostiraleko ekitaldian. Aipatu gidaren bidez, beren eguneroko lan esparruan euskara txertatzeko neurriak hartzen ari diren eskualdeko enpresa, komertzio eta bestelako entitateen berri eman nahi zaie herritarrei.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin