Herrialde egokia da Euskal Herria ekintzaileentzat?
Estatu mailan bai; agian Madril edo Bartzelonan bestelako aukerak egon daitezke, baina Euskal Herrian, arlo publikoan, ekintzaileek beraien ideiak garatzeko aukerak dituzte: adibidez, garapen agentziak, BIC ezberdinak, Speed Capital-ak, SPRI... Hala ere, arlo pribatuan eta finantzazioaren alorrean, banketxe batzuk bakarrik dute ekintzailetasunarekiko nolabaiteko sentsibilitatea garatuta; horregatik, lana dago egiteko.
Zeintzuk dira ekintzailetza sustatzeko eredu egokienak?
Ez dago egokiagoa edo desegokiagoa den eredurik, ekintzailea bera eroso sentitzen den eredua da hoberena. Nik bi eredu nagusi ikusten ditut: batetik, ekintzaile batek edo talde batek proiektu bat martxan ipini eta hazkunde esponentziala planteatzen duena eta, bigarrenik, hazkunde linealagoan kokatzen dena. Ondoren, proiektuak arlo ezberdinetan kokatu daitezke, baina hori ekintzailearen gogo eta gaitasunen araberakoa da. Ez dut uste eredu egoki bakar bat dagoenik.
Zer da ekintzaile izatea? zein da hauen DNA?
Ekintzaile guztiekiko miresmena sentitzen dut. Ekintzaile izatea erantzunkizuna norberarengan hartzean datza, hau da, eta hau kudeatzea ez da erraza, ilusio, gogo eta konpromiso handia behar dira.
Nire ustez, ekintzaileen erronka nagusiak bezeroa eta finantzazioa dira; beharrezkoa da proiektuaren hasieratik kontsumitzailea buruan izatea eta, horrekin batera, baliabide ekonomikoak ongi kudeatzea.
Ekintzailetza ekosistemari dagokionez, ekimen ezberdinen arteko koordinazioaren beharra eta enpresa pribatuen sentsibilizazio falta nabarmenduko nituzke.
Azkenik, agian, etorkizunerako, sektorizazioan jarriko nuke arreta. Hau da, Euskal Herria erabat industriala denez, horrekin jarraitu eta ekintzaile industrialak sustatzen dituzten ekimenak bultzatu beharko genituzke. Bartzelona eta Madrilen gehien ikusten diren proiektuak teknologikoak badira, zergatik ez sustatu proiektu industrialak hemen?
Hona hemen, Nagore Ardanza Enpresarean Azokan parte harturiko solasaldiaren bideoa. Laster, Beñat Irasuegi eta Mikel Orobengoaren hitzak. Ez galdu!
Aldizkari osoa hemen irakur dezakezu: ikus aldizkaria.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin