Euskaraz mundura

Labrit Multimediak Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastola matrikulazio kanpainarako diseinatutako bideoa ikusteko aukera dugu jarraian.  2 urteko umeetatik hasita 18 urteko gazteak arte, ikastolan ematen den ziklo osoan, euskara hizkuntza eramailea dela azaldu nahi da bideo honetan pilota gorriaren metafora erabiliz. Umeei, hasieran, pilota haaaandia egiten zaie eta ikastolatik irtendakoan konturatzen dira maisutasunez darabiltela. Pilota haaaandia,  txiiiiiiikia gero,  horrela bihurtu da pilota gorria istorioaren hari, beti presente dagoen kontzeptua. Pilota EUSKARA baita.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin