Etxabe Harategia eta Martinez Rementeria Farmazia Gasteizko euskararen maparekin bat

lehenhitzaeus-baieuskarari.jpg

Atzo, azaroak 9, "Lehen hitzak balio handia du" kanpaina aurkeztu genuen Oihaneder Euskararen Etxean Gasteizko Udalarekin batera. Bai Euskarari Elkarteko Rober Gutiérrezek eta Udaleko Iñaki Prusillak eman zuten egitasmoaren berri; hitzaldian, gainera, kanpainan parte-hartu duten bi establezimendu hauek euren ekarpenak egin zituzten, euskarak negozioetan eta kontsumitzailearen ikuspegitik duen balioa adierazteko: Etxabe Harategitik Ismael Etxabe eta Martinez Rementeria Farmaziatik Gotzon Martinez izan ziren.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin