XALDUN KORTIN jolastu gurekin!

Egitasmo honetan Nafarroako ahozko ondaretik bildutako material ugari bildu da 0-6 urte bitarteko umeak dauzkaten familia euskaldunak eta ez-euskaldunak euskalduntzeko baliabideak eskaintzeko asmoz. Aurkezpenak honako egunetan izango dira: Apirilaren 8an, 17:00etan, Ribaforadako San Bartolome Ikastetxean Apirilaren 11an, 18:00etan, Iruñeko Hegam & Dream gunean (Kale Nagusia, 50) Aurkezpenean egindako Liburua + CDa eta DVDa ezagutzeaz gain, egitasmoan parte hartu duen Porrotx ere han izango da.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin