2019a komunitate sendoagoarekin hasi dugu

Ziurtagiridun-berriak-baieuskarari-urt.jpg

Bai Euskarari Komunitatea gero eta handiagoa da; guztira, 1363 enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak dira, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, euskaraz lan eta bizitzeko urratsak ematen ari direnak. 2019an sartu berri garela, prest gaude erronka berriei aurre egiteko eta, ilusioz eta indarrez, urtarrilean gehituriko azken ziurtagiridunei ongi etorria eman nahi diegu.  

Batzuk euskara gaitasun txikiagorekin, "Euskararen bidean" mailarekin, eta beste batzuk, altuagoarekin, "Zerbitzua eta lana euskaraz" ziurtagiriarekin, guztiek argi dute euskarak euren negozioetan eskainiko dizkien balio eta abantailak. Euskaraz, komunitatean, asko baitugu irabazteko. Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, helburuak jarri eta pixkanaka joango gara aurrerapausoak ematen, emaitzak ikusi arte.

Honakoak dira Bai Euskarari Elkarteko Komunitatera gehitu ziren azken ziurtagiridunak:

Askabide (Gasteiz)

Gutxinaka-gutxinaka (Gasteiz)

Uriarte industrial (Gasteiz)

Mamia (Gasteiz)

Artepan (Gasteiz)

Catering Sarayola (Agurain)

Azala espazioa (Lasierra)

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin