Zugarramurdiko Sorginen Museoak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Sorginen Musea Zugarramurdin eta inguruetan XVII. mendean gertatutakoaren berri emateko asmoz eraiki zen 2007. urtean herriko ospitale zaharra berritu eta gero. Garai hartako jendearen bizimodua nolakoa zen erakusten digu museoak eta  sorginenganako benetako izuaren eta bere agintea nola edo hala inposatu nahi zuen inkisizioaren biktima izan ziren pertsonei, gizon-emakumeei, eskainitako omenaldia izan nahi du. Istorio interesgarriak zehatz-mehatz baina aldi berean modu atseginean eta erakargarrian kontatzeko gunea da. Guztiz gomendagarria. Zugarramurdiko Sorginen Museoak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzua Euskaraz maila lortu du. Informazio gehiago: www.turismozugarramurdi.com

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin