Ebaluazio fitxak online

Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek ikusgai izango dute online uneoro beren hizkuntza egoera aztertzeko eta planifikatzeko erabiltzen den fitxa. Ziurtagiriaren Elkarteak aplikazio informatiko bat jarriko du martxan intranetaren bidez eragile bakoitzak bere entitateari dagokion hizkuntza egoera eta urteko ebaluazio bileran jasotako datuak kontsultatu ahal izateko modu erraz eta eroso batean. Horretarako, entitate bakoitzak bere erabiltzaile izena eta pasahitza izango ditu. Hauen berri izateko Ziurtagiriaren Elkartearekin harremanetan jarri behar da (902 43 00 26 / (0033) 5 59 25 50 41 / info@baieuskarari.org) Aplikazioa erabiltzea oso erraza da. Ondorengo urratsak jarraitu besterik ez dago: 1.- Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen webgunean sartu: www.baieuskarari.org Goialdean, eskuinean agertzen den Intraneta estekan klik egin. 2.- Erabiltzaile izena eta pasahitza sartu. Dagoeneko aplikazioan sartu gara eta ezkerraldean aukerak agertuko dira. 3.- Fitxa sortu/aukeratu estekan klik egin behar da nahi dugun urteko fitxa aukeratzeko (posible da urte desberdinetako fitxak egotea). Eragilearen urte desberdinetako fitxak agertuko dira. 4.- Urteko fitxaren gainean klik egin eta aukeratutako urteko ebaluazioaren datuak kontsultatzeko / aldatzeko aukera emango digu, atalez atal. Atal batetik bestera pasatzeko ezkerreko menua edo goialdekoa erabili daitezke. 5.- Atal bakoitzari dagozkion datuak sartu ondoren, behealdean agertzen den gorde estekan klik egin. Aurrera eta atzera joateko geziak erabili genitzake. Ebaluazio fitxaren 5 ataletan eskema bera errepikatzen da. Neurgaien atalen jarraian, ekintza proposamenenak eta inkesta agertzen dira.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin