EHKOlektiboa Euskal Herriko nekazaritza ekologikoen elkarteen kolektiboa

Bai Euskarari Ziurtagiridun den Biharko Lurraren Elkarteak ENEEK, Lurreko, Bionekazaritza, Biolur eta Landare elkarteekin batera EHKO sortu dute. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa egiten duten baserritarrek eta elkarteek osatzen duten kolektiboa da, herritarren parte hartzearekin. Ikuspegi zabal batekin eta jatorrizko filosofiaren ildotik, tokiko nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa definitzen, babesten eta bultzatzen duen taldea da. Proiektu kolektibo honek, agroekologiak biltzen dituen ezaugarriak tokiko ereduan identifikatu eta tokiko errealitatera egokitzea bilatzen du. Baserritarrak proiektu honen gidari izanik, herritarren parte hartzea beharrezkoa ikusten da. Beraz, herritarrek kolektibo barruan beren tartea dute. Kolektiboak helburu nagusi hauek ditu:
  1. Euskal Herriko laborari ekologikoen arteko harreman eta erlazioak ahalbidetzea. Baserritarren arteko sarea, elkar lana eta elkar trukaketak sustatzea (formazioa, jakituriaren elkar trukaketak, trukaketak komertzialak, eta abar.)
  2. Euskal Herriko etxalde ekologikoak hobetzen joatea. Baserritar artisauak laguntzea, baliabideak sortuz, formazioa erraztuzā€¦
  3. Ekologikoaren Europear araudiaren baldintzetatik haratago joatea , arlo ekologikoa, soziala eta ekonomikoa kontutan hartuz, agroekologiaren ildotik, Euskal Herriko elikadura burujabetzaren bidean.
  4. Gure mugimendua gizarteratzea eta identifikatzea elikagaien ekoizpen industrialetik desberdindu eta babesteko.
Informazio gehiago: http://ehkolektiboa.wordpress.com/category/kolektiboa/

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin