ENPRESAREAN Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen proiektu bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean kudeatzen duena, Arabako Foru Aldundiaren, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesarekin. ENPRESAREANek honako helburuak ditu: euskaraz lan egiten duten edo-eta zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaini nahi dituzten organizazioen elkargunea izatea, arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen eta profesionalen artean elkarlana sustatzea, negozio-aukerak handitzea, proiektu enpresarial berriak sustatzea, salmentarako gune bat eskaintzea eta baliabideak, esperientziak zein jakintza partekatzea. Aurten, on-line dagoen plataforma garatzearekin batera, jardunaldia antolatu dugu urriaren 31rako, Arrasateko Garaia Berrikuntza Zentroan (parte hartzeko inskripzio-orria bete behar da). Bertan, ORKESTRAko Mari Jose Aranguren eta Mikel Navarro lehiakortasunaz arituko dira, etorkizuneko ekoizpen eraldaketaz. Ondoren, enpresa bakoitzak aurrez berak hautatzen dituen enpresekin elkartu eta nahi adina bilera azkar egiteko aukera izango du. Urriaren 31n, negozio bide berriak zabaltzeko aukera izango dugu. Elkarren esperientziak, proposamenak eta eskaintzak ezagutzeko aukera. Gure balioa erakusteko aukera. Negozioetan euskararen balioa ikusteko aukera.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin