Hizkuntza-Ekologia

Urtero bezala EHUk udako ikastaroak antolatu ditu. Esparru zabaleko gaiak aztertuko dira egun hauetan, haietariko bat Hizkuntza-ekologia. Gai zabal eta interesgarri bat. Aztetzeko, aditu ezberdinak gomitatuak izan dira: Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko kidea; Carmen Juyent Bartzelonako Unibertsitatekoa; J.Inazio Marko, EHUkoa; Imanol Miner, Kutxako Hizkuntza Kudeaketarako arduraduna; eta azkenik, Jon Sarasua, Mondragon Unibertsitatekoa. Zer da Hizkuntza-Ekoloagia? Belen Urangak, bi ildo nagusi azpimarratu ditu: bata hizkuntza bere ingurumenean bizi dadin behar diren osagaiak aztertzea eta bestea, hizkuntzak hiztunekin duen harremana nolakoa den aztertzea. Funtsean, esan dezakegu, Hizkuntza-Ekologiak hizkuntzak bere ingurumenean aztertzen dituela; hizkuntzak dituen desorekei aurre egiteko aterabideak proposa litzake. Jon Sarasuak, bere aldetik, Hizkuntza-Ekologia etika bat bezala deskribatzen du. Haren hitzetan hizkuntza ez badu hegemonia gunerik, hizkuntzak ez du hiztunik ekoizten. Azken ideia hau oso garrantzitsua iruditu zait. Benetan oso interesagarria eta informazio asko jaso ditudala esan dezaket ikastaro horretan. Baina teoriatik praktikarako pausoa ematea beste kontu bat izango da.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin