Bernadette Soulé: "EEPk ahalbidetu du egitura juridiko berezi baten sortzea hizkuntza politikaren obratzeko; ez da gutti"

Euskararen Nazioarteko Egunaren karira Euskal Irratiak  elkarrizketa bat egin du  Euskal Erakunde Publikoko ( EEP ) Bernadette Soulé zuzendariari. Elkarrizketa osoa entzuteko lotura: http://euskalirratiak.info/euskararen-eguna-egun-guziz-da-eep-n.html Hona hemen kazeta .infok egindako laburpen ttikia: Larunbat huntan euskararen nazioarteko eguna da, zer erran nahi du egun hunek zuretako? Egia erraiteko guretzat euskararen eguna egun guziz da, EEPen lan eginez egun guziz lanean, ele edo kontaktu kasik guzietan euskaraz ari gira eta gure artean ere. Bainan sustut EEPren lana euskararen politika definitzea eta obratzea da. Horren ondorioz bitxi zait egun bat izaitea euskararen eguna bainan gero bistan da euskarak ez bait du oraindik gizartean bere indar eta leku guzia beharrezkoa da. Beraz hori egun bat da markatzeko euskararen alde egin behar diren indarrak eta egin behar den lan guzia eta aldi berean jendea sentsibilizatzeko parada da. Denek badugu paper bat hartan, euskararen presentziaren indartzeko eta garatzeko. Zer ekarri du EEPek euskararen normalizazioari? Lehen eta funtsezko gauza, hizkuntza politika baten egituratzea. EEP sortu eintzin, duela sei urte ez zen egiturarik hortaz arduratzeko. Orduan egitura juridiko berezi baten sortzea hizkuntza politikaren obratzeko, definitzeko, ez da gutti, eta hor behar da orroitarazi ere, podere publikoetako maila guziak bilduak direla. Estatua bera, Akitania, departamendua eta hiriak, denak dira ordezkatuak. Egitura juridiko berezi hortan, GIP modu hortan, zer egiten da? Lehenik dirutzak biltzen dira, erabakiak denen artean hartzen eta obratzen dira. Gero funtsezko urratsa dena ere, kuadro baten emaitea egitura horri da. Erran nahi du hizkuntza politika bat, hautu batzu egitea, eta hor ere uste dut funtsezko hautuak egin direla. Politikoki biziki azkarra da. Sekatzen dena hor egiazki hiztun guziak izaitea: alde batetik euskara dakiten jendeak eta gero euskara baliatzen dutenak izan dadin beren bizitza pertsonalean, gizartean edo lanean... Eta gero bigarren funtsezko hautua  lehentasuna haur edo gazteentzat hartzea da. Ikerketek agerian emaiten zuten euskara oraindik beheti ari zela orohar bainan gaztetan ari zela goiti, bereziki eskolaren indarrez. Bi familia hautatu dira estrategia hunen zerbitzuko. Alde batetik transmisioa sustatzea eta bestetik erabilpena sustatzea. Biak uztartzea izan da hastapen hastapenetik hautu politiko hori. Eta hor santier batzu definitu dira, izan dadin erakaskuntza, lehen haurtzaroa, komunikabideak... Zure ustez euskara transmititzeko eskoletan zoin da transmititzeko mota hoberena, sistema elebiduna edo murgiltze sistema? Nik erran nezake ez dela berdin egituratua bietan. Inmertsio sisteman, ikastoletan hiztun osoak nahi dira sortu epe laburrago batez. Erran nahi du CM2an deja gai direla izaitea hiztun oso eta elebiduna. Haurrak kapable dira edozein kolegioetan sartzeko. Izan dadin Seaskako kolegio, kolegio elebidun edo frantsesezko kolegioetan. Irakaskuntza publikoan ere, helburua hiztun osoak sortzea da baina lizeoko terminalerako. Horrek erran nahi du sistema bakotxak baduela haren koherentzia baina helburua ez dela erritmo berean ardiesten. Burasoendako hori ez da neutroa. Hautatzen dutelarik sare elebiduna, normalki hautu hori terminala arte asumitu behar dute. Gu, hasteko, eskaintza hau ari gira garatzen, beti eta denetan izan dadin segipena ama eskolatik lizeoa arte. Hortakotz ere, ari girelarik eskaintza garatzen, begiratzen dugu izan dadin lurralde guzietan. Beti azkartzen dugu irakaskuntza lehen mailatik abiatuz. Gero  garatu dugu eintzineko urteetan kolegioan izan dadin segurtatua eskaintza lurralde guzietan eta hor kasik erdietsi dugu gure helburua. Lizeoetan berdin, eskas zen BAB aldean eta Cassin lizeoan egin dugu beharrezkoa. Segipen horren segurtazeko baditugu oraindik bi kolegioetan eskasak, Donapaleun eta Atharratzen. Erraiten duzularik garatzen dituzuela klase elebidunak, hortik dira aterako zinez hiztun euskaldunak? Osoki euskaraz bizitzen ahalko direnak? Uste dut baietz. Deja badira ikusten duzularik irakaskuntzan ari diren erakasleak eman dezagun, badira batzuk irakaskuntza elebidunatik ateratzen direnak. Uste dut sare bakoitzak baduela izaiteko arrazoina. Burasoek behar dute ukan parada nahi duten ereduan sartzeko haurra eta gure helburua da atera diten elebiduna sare guzietatik. Guk lan egiten dugu hiru sareekin helburu horren erdiesteko. Bainan ez da errespontsabilitate guzia irakaskuntzari eman behar. Gizarte guziak badu haren errespontsabilitatea eta hizkuntza politika ere hola egituratua da, gizarteko sail ezberdinetan euskara transmititzeko eta erabiltzeko parada ukaiteko. Beste adibide baten emaiteko, eskolan sartu aintzin, haurrak gero eta gehiago haurtzaindegietarat joaiten dira. Orduan eskolaren lana erresteko EEPek zer egiten du? Baduela hiru urte hasia girela hortan, haurtzaindegietan egituratzea ere harrera bat euskaraz. Sortu dugu partaidetza bat CAF ( Caisse d'Allocation Familialle ), Kontseilu Nagusia eta MSArekin ( Mutualité Sociale Agricole ). Horren bitartez, emeki emeki, haurtzaindegi gero eta gehiago ari dira gure dispositiboan sartzen. Hizkuntza modelo bat hautatzen dute eta hor egituratzen ari gira eskaintza bat, zerbitzu bat euskaraz haurzaindegietan. Beste adibide bat, orain hasten bait gira lanean, eman dezagun aisialdiak, eskola inportanta da, bainan haurrek ondoan ere behar dituzte euskara baliatzeko paradak. Euskararentzat garai kritikoa da, ez al da garai bat euskararen aldeko posizio azkarrak hartzeko? Uste dut baduela sei urte, EEP sortu denetik, posizio azkarrak hartzen direla euskararen alde, ez zaut iduritzen berria denik. Ez dakit ohartzen denez jendea, egituratze horrek ez du denetan oino bere fruitua ekartzen bainan hor ari gira, eman dezagun hartzen dituzu haurren kopuruak, orain kasik haurren erdia euskaraz eskolatua da. Berrikuntza bat da, EEP sortu zelarik laurdenean ginen gutti gora behera. Hor ama eskolan %45an gira deia. Pentsatzen dut ondoko bost urteetan haurren erdia baino gehiago joanen dela eskolarat euskaraz eta arribatzen bagira ondoan aisialdi zerbitzu bat ematera eta abar, sail guzietan idekitzen eta egituratzen zerbitzuak euskaraz, erran nahi du ondoko hamar urteetan, pentsatzen dut zinez aintzinamendu ederra izanen dela. Orduan ez zait iduritzen indarra apaltzen dela. Iduritzen zait egituratze funtsezko lan hori ari girela segitzen urte batetik bestera. Ez dute sail guziek, bistan da, beren fruitua ekartzen ere, bainan zinez iduritzen zait hogei urtez aintzinamendu eder bat ukanen dugula. Euskalgintzaren kezka bat dirua da, EEPren datorren urteko aurrekonduan diru murrizketarik izanen ote da? Goizegi da erraiteko. Hor ari gira preseski gure aurrekonduen osatzeko lanean. Lehenbiziko urratsak egiten ditugu. Erran nahi baita, partaide ezberdinekin ari girela lanean. Ondoko astea eginen dira aurrekonduaren definitze lanaren finitzeak eta bozkatzeak. Orduan publiko bihurtuko dira urte guziz bezala bainan egun goizegi da erraiteko.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin