Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Euskararen Telefonoa erabiltzera animatzen ditu herritarrak

Ezaguna du Behatokiak lan munduan eta alor sozioekonomikoan ari diren enpresa, saltoki eta era guztietako entitateek eta erakundeek, bezeroak euskaraz hartzeko eta euskarazko kalitatezko zerbitzua eskaintzeko egiten duten ahalegina eta hartu duten konpromisoa. Baina, horrekin batera, ere bide horretan urratsak emateko zailtasunak eta oztopoak aurkitzen direla askotan: euskaraz lan egingo duten hornitzaileak eta zerbitzu emaileak aurkitzea, euskarazko inprimakiak, aplikazio informatikoak, administrazio zerbitzuak eta era guztietako tresna eta baliabideak euskaraz topatzea, esaterako. Euskaraz aritu nahi duten herritarrei eta taldeei, euskaraz zerbitzua eman eta lan egin nahi duten entitateei, erakundeei zein saltokiei bide horretan urratsak emateko laguntza eskaintzea eta oztopoak gainditzeko eskua luzatzea du helburu Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Euskararen Telefonora jotzen duen ororen anonimatua gordez eta bere izenean jardunez, askotan deserosoa den lan hori bere izenean egiten du Behatokiak. Enpresa, saltoki eta entitateek egiten duten lana ez dezaten beste batzuk galgatu. www.euskararentelefonoa.com helbidean, telefonoa@behatokia.org edota 902 194 332 telefonoan aurkituko gaituzue.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin