Euskararen normalizaziorako hitzaldi bat Saran

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Sarako Olhain ikastolako “Euskaraz bizi” burasoen batzordeak euskararen berreskurapenari buruzko bideo hitzaldi eztabaida gau bat antolatzen du abenduaren 2an arratseko 20etatik goiti. Gaualdiaren lehen zatian, Garabide elkarteak eginiko Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk filma proiektatuko da. Ondoren, Garabide elkarteko kide den Jon Sarasuak, dokumentalean aipatu gaiari buruz hitzaldi bat emanen du. Ipar Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa jorratuz, zinez kontuan hartu beharreko elementuak azalduko ditu. Bukatzeko, hitzaldiari eztabaida tarte bat uzteko, euskalgintzan eta hizkuntzaren normalizazioaren alde ari direnen  kezkak edota lekukotasunak partekatuak izanen dira.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin