Diocesanasen IX. euskarazko ipuin lehiaketaren sarien banaketa

Azaroaren 23an, asteartea, (Nieves Canon 12:00etan) Gasteizko Diocesanas Ikastetxeak urtero antolatzen duen euskarazko ipuin lehiaketaren sarien banaketa egingo da. Bederatzigarren edizio honetan Arabako ikastetxe ezberdinetako ikasleek aurkeztutako 112 ipuinen artean, epaimahaiak irabazleak aukeratu ditu. Oier Musituk, Corazonistaseko ikasleak, Lehen Hezkuntzako saria irabazi du “Ketsu eta kolorez beteriko mundua” ipuinarekin eta Sara Quintanak, Diocesanaseko ikasleak, DBHko kategorian, “Azken borroka” ipuinarekin. Sari banaketen ekitaldian Karmele Jaio euskal idazleak hitzaldi  txiki bat emango du bertaratzen diren gazteei zuzenduta. Elkar eta Caja Vital Kutxa Fundazioko ordezkariak ere bertan izango dira,  lehiaketa honen laguntzaile gisa.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin