Azken 30 urteotako Hizkuntza Politikaz

Hala Bedi Irratiak 30 urte betetzen dituela eta, mahai-ingurua antolatu zen Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, maitzaren 22an. Bertara gonbidatuek [Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea), Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria), Jon Sarasua (MUko irakaslea) eta Ramon Etxezarreta (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde ohia)] euren iritziak plazaratu zituzten. Jarraian mahai-inguruko pasarte interesgarrienak irakurgai. Patxi Baztarrika: Hizkuntza biziberritzea zeharo konplexua da, baina izan badira horretarako gakoak: gizarte eta erakundeen borondatea, erakundeen eskuhartzea, herritarrak bat etortzea eta gizartearen eta politikaren kontsentsua. Jon Sarasua: Hizkuntza-minorizazio eta biziberritze egoeraren aurrean kezka eta diagnostiko kritikoa, eta, balorazio positiboa, berriz, ezinbesteko hiru motore izan direlako: erakundeak, gizartearen euskalgintza sarea, eta milaka pertsonaren indar bilketa intimoa. Ramon Etxezarreta: egungo egoeraren parekorik ez da inoiz izan, egiteko asko dagoen arren. Horregatik, datozen 30 urteetako hizkuntza-politikaren ildoak egin litezke, beldurrik gabe eta lotsarik gabe. Aitzitik, euskara intentsitate askotara senti daitekeela jabetu behar gara. Zigor Etxeburua: Baloratu beharrekoa lehenbizi giza-ekimenetatik eta norbanakoengandik egin den bultza-indarra da, izan ere, erakundeek egin baldin badute herriak tinko eta irmo behin eta berriro horrela eskatu duelako izan baita, erakundeak herritarren zerbitzurako daudela ez baita gogoratu behar.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin