Hendaian, euskaraz osasuntsu

Martxoa, Euskararen hilabetea da Hendaian. Helburua bakarra eta argia: ahalegin guztiak egitea euskararen erabilpena bizitza publikoan errazteko eta horren transmisioa lortzeko. Laugarren urtea da Hendaiako Herriko Etxeak ekimen hau antolatzen duena: lehengo hiru urteetan udal zerbitzuak, elkarteak eta saltegiak jorratu ondoren hurrenez-hurren, aurtengoan osasun munduari ekinen dute “Hendaian, euskaraz osasuntsu” lemapean. Gai honi helduz, mahain ingurua “Euskara eta osasuna” izenburupean, material didaktikoaren banaketa eginen dira. Helburua da osasun arloko profesionalak zein gaixoak sentsibilizatzea, elkarrekin euskarazko harremanak osa ditzaten. Horretaz gain, programa zabal bat eskaintzen du Herriko Etxeak. Kirola egiteko aukeratik, feminismoari lotutako mintzaldira, gazte egunetik pasatuz. Ikusten den bezala, programa handia, adin eta gustu guztientzako egina. Informazio gehiago: http://www.hendaye.com/spip.php?page=article&id_article=2718&lang=eu

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin