Urrats Biziak Kirolean
Urrats Biziak lelopean, Ziurtagiriaren Elkartetik kirolean ere eragiteko asmotan gabiltzala, hara non ikusi dudan komunikabideetan
F.C. Barcelonak eta
Plataforma per la Llenguak bat egiten dutela kirolaren bidez katalanera sustatzeko. Hain zuzen ere, kirol alorrean harrera linguistikorako gida bat (
Amb el catalĂ , xuta i gooool!)
argitaratu berri dute elkarlanean
. Horrela, hizkuntzaren sustapena eta kirola uztartzen dituen lehenengo argitalpena kaleratu dute Katalunian.
Plataforma per la Llenguak eta F.C. Barcelonak, bere Fundazioaren bidez, urteak daramatzate alor honetan lanean gaztetxoekin eta edukiak nahiz prozedurak jaso dituzte idatziz, hizkuntzaren kudeaketaren bidez integrazioa eta kohesioa lantzeko proposamenak bilduaz.
Aipatu gida hiru xede taldetara dago zuzenduta: hezitzaile nahiz entrenatzaileak, kirolariak eta sendiak. Edozein kirol jardunari ekiten dioten gaztetxoen artean katalanera sustatzea du helburu eta erreminta nahiz mekanismo sorta bat eskaini nahi izan dute. Helburu horrekin, Bartzelonara kirola egitera joatearekin batera katalanera ikasi duten kirolari famatuen bizipenak eta kontakizunak jaso dituzte (Andrey Xepkin eskubaloi jokalari ohia eta Eusebio Sacristán futbolari ohia, esaterako).
Hizkuntza kirolaren bidez sustatzearen ideia berritzailea ez izan arren, urteak dira antzeko materiala euskaraz eskuragarri dagoela (
Kirola Euskaraz egitasmoa,
kirol terminologia lantzeko hiztegiak, fitxa didaktikoak,
entrenamendu liburuak, etab.), aurkezteko moduarekin asmatu dutela esango nuke. Izan ere, zalantzarik ez dago kirolariak, orokorrean, eta futbolariak, bereziki, erakargarri eta eredu direla askorentzat. Are gehiago, tartean F.C. Barcelona bezalako talde esanguratsua badago, ukatu ezina baita kirol talde honen inguruan gertatzen den guztiak duen indar mediatikoa. Eta hori baliatuaz, gaztetxoengana mezua modu errazagoan eta erakargarriagoan iristea lortu dute. Eredutzat ditugunen jokaerak errepikatzeko joera baitugu.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin