Lazarraga Sariak 2012 aurkeztu ditugu Gasteizen. Orain dela bi urte Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak elkarlanean sortu eta antolatu genuen egitasmoa da. Lehenengo edizio haren ondotik dator bigarren hau, helburu, filosofia eta dinamika berarekin, eta etorkizunean gehiago izatea espero dugu. Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak euskararen normalizazioan eragiten jarraituko dugun seinale izango baita.
Lazarraga Sarien bitartez, enpresek/ era guztietako entitateek eta pertsonek Arabako Lurralde Historikoan (eta Trebiñuko Konderrian) gizarte eta ekonomia esparruan euskararen normalizaziorako egin duten lan eredugarria aitortu eta saritu nahi dugu. Azken batean, enpresa eta pertsona hauek euskararen normalizaziorako bidea erakusten lider eta eredu baitira beste zenbait enpresentzat. Arabako lau entitate eta pertsona bat sarituko dira:
Kasu guztietan, sari-banaketaren aurretik izendapenak egingo dira eta sari bakoitzeko hiru hautagai egongo dira. Irabazleen izenak, berriz, azaroaren 30ean Bibat museoan egingo den ekitaldian emango dira. Hautagaiak aurkezteko prozesua irekia izango da eta edozeinek hautagaiak proposatzeko aukera izango du, bide hauek erabiliz:
Hautagaiak proposatzeko epea azaroaren 7an amaituko da. Azken izendapenak eta irabazleak aditu talde batek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin