Lan bila al zabiltza?
Ziurtagiriaren Elkarteak bi lanpostu eskaintzen ditu Ipar Euskal Herrian aritzeko:
Ziurtagiriaren Elkarteak bi langile xerkatzen ditu Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egiteko.
Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:
- Curriculuma eta erreferentziak.
- Harreman eta antolakuntza gaitasuna.
- Antzeko lanetan aritu izana.
- Euskara eta frantsesa ongi menperatzea.
- Gida baimena eta autoa behar dira.
Lan baldintzak:
- Denbora erdiko lanpostua.
- Apirila erditsutik ekainera erditsurako kontratua.
Curriculumak eta erreferentziak martxoaren 20a baino lehen bidali beharko dira:
- info@baieuskarari.org e-postara
- edo, Ziurtagiriaren Elkartea, 1 Arsenal plaza 64100 BAIONA helbidera
Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan.
Lan-poltsa osatuko da.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin