Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearentzat ohore bat izango da Korrikako lehenengo lekukoa eramatea. Ohore konpartitua, gainera. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean euskalgintzaren alorrean gabiltzan elkarteetako eta enpresetako ordezkarioi egokitu baitzaigu Korrikaren 18. edizioaren lehenengo urratsak ematea. Eman Euskara Elkarri, horixe da AEKk aurtengorako aukeratu duen leloa. Eta horixe islatuko dugu milaka eta milaka euskaltzalek Andoaindik Baionara lekukoa esku batetik bestera paseaz. Korrikaren olatura igota, egunotan ur-aparretan emango diogu lekukoa elkarri, euskara emango diogu elkarri. Martxoaren 25ean, itsasoa bare dagoelarik, euskara elkarri ematen jarraitzea izango dugu erronka: lantokian, etxean, lagunartean, aisialdian… euskararen normalizaziorako bidean hasita dagoen lasterketak ezin duelako gelditu. Euskararen alde eta euskaraz urrats biziak ematen jarraitu behar dugulako.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin