OpenOffice euskaraz

OpenOffice.org , aske eta dohainik eskuratu daitekeen bulegorako suita da.

OpenOffice.org (ez OpenOffice, marken arteko lehia egon zen), LGPL lizentziapean kode irekiko bulegotika-suite bat sortzeko proiektu komunitario bat da, Sun Microsystemsen StarOfficen oinarrituta. Microsoft Officen sortutako fitxategiak zuzenean irakurtzeko gai da, baina bere formatu propioa erabiltzen du, XMLn oinarrituta dagoena. Fitxategiak XML formatuan sortu eta gero, konprimatu egiten ditu, eta honi esker Microsoftenek baino leku gutxiago behar dute. OpenOffice.org dohainik eta euskaraz jaitsi dezakezu. Webgunea: http://www.openoffice.org/eu

Abantailak

  • Ez zaizu ezer kostatuko Internetetik jaistea (konexioa izan ezik)
  • Ez zaizu ezer kostatuko nahi duzun unean nahi dituzun ordenagailu kopuru guztietan zure kopia instalatzea.
  • Ez zaizu ezer kostatuko eguneratzea, ez orain, ez etorkizunean.
  • Programa erabiltzeko ez daukazu erregistratu beharrik.

Aplikazioak

  • Writer (testu prozesatzaile eta HTML editatzailea).
  • Calc (kalkulu orriak lantzeko tresna).
  • Base (datu-baseak lantzeko tresna)
  • Draw (marrazketa bektorialak sortzeko tresna).
  • Impress (aurkezpenak sortzeko).
  • Math (formula matematikoak idazteko).
Informatikalari blogaren baimenarekin argitaratutako artikulua.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin