Gure ordenagailu eta beste gailu batzuekin euskaraz lan egiteko funtsezko giltzarriak

Nahiz eta gure eguneroko bizitzan euskaraz aritu, badaude oraindik alor batzuk non euskararen presentzia ez den oso agerikoa. Hoietariko bat Informazio eta Komunikazioen arloa da. Dena den, askotan euskararen "absentzia" hori gehiago da erabiltzailearen ohitura faltagatik edo sistemek eskeintzen dizkiguten aukerak ezagutzen ez ditugulako aukerarik ez egoteagatik baino. Orduan, gure ordenagailuak, sakelekoak, tabletak euskaraz erabili ditzakegu? Bai noski! Jardunaldi honetan dauden aukerak aurkezten saiatuko gara, aukera hoiek nola inplementatu gure ekipoetan eta azkenean eta gogoa izanez gero nola parte hartu momentu honetan aplikazioak euskaratzen dabiltzan komunitateetan. Data: 2013/04/17 Ordua: 9:30etatik - 12:30etara Iraupena: 3 ordu Salneurria: Doakoa Lekua: Garaia Enpresa Digitala, Garaia Gune Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrasate-Mondragon

Helburua

Jardunaldi honen helburua zera da: Eguneroko lanean euskara erabiltzen duten profesionalei bere informatika eta komunikazio gailuekin euskaraz lan egiteko dauden aukerak ezagutaraztea. Bestalde Iinformazio eta Komunikazio Teknologien munduan dabiltzan teknikarieri ere aukera hoiek erakutsi beraien bezeroei aukera horiek ere eskeini diezaizkioten. Egitaraua 9:30-9:45: Jardunaldiaren aurkezpena 9:45-10:45: Euskaratu zure ordenagailua 1. Euskararen egoera ordenagailuetan, sakelekoetan,... 2. Nabigatu euskaraz 3. Hodeian ere euskeraz 4. Sistema eragileen egoera. Zelan ipini euskaraz? MacOSX, Windows, GNU/Linux. Posible al da? 5. Bulegotika Aplikazioak: Microsoft Office, Libreoffice. 6. Hiztegi eta zuzentzaileak. 7. Baliabideak 10:45-11:00: Kafea 11:00-12:00 Eta sakelekoetan eta tabletetan zer? 1. Sistema eragileak iOS vs Android 2. Aplikazioak Nola lagundu dezaket? 1. Zabalik dauden proiektu batzuk 2. Adibideak 12:00-12:30 Zalantzak eta galderak

Nori Zuzendua

Bere eguneroko lanean euskara laneko hizkuntza moduan erabiltzen duten profesionalei, eta baita informatika eta komunikazio gaiei buruzko sostengu teknikoa ematen duten profesionalei.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin